BIGARREN SEKTOREA




MAKINAK, LANGILEEN ORDEZKOAK

Dibujo_1.JPG
Eskulana produktuak eraldatzen lan egiten duten pertsonek osatzen dute. Gaur egun, herrialde garatuetan, mekanizazio-maila handia da eta langile gutxiago behar izaten da.


ENERGIA, LEHENGAIEN ERALDAKETARAKOBEHARREZKOA DEN INDARRA
Dibujo_2.JPG
Energia lehengaien eraldaketarako beharrezkoa den indarra da. Motak: bero-energia, argi-energia, energia mekanikoa eta energia elektrikoa.


INDUSTRIAREN KOKAPENA


Dibujo_3.JPG
Industriaguneek hainbat azpiegitura izaten dituzte: • Lehengaiak eta energi iturriak hurbil izatea. • Komunikabideak, materialak erraz lortzeko eta produktuak banatzeko. • Kontsumo-guneak hurbil izatea; hiri handien ondoan batez ere. • Eskulana: lana egiteko gizon-emakume asko dauden tokiak bilatzen dira. • Kapitala: dirua.


INDUSTRIA MOTAK
Dibujo_4.JPG
Industriak hainbat irizpideren arabera sailkatzen dira, baina ohikoena egiten duten produktuaren arabera sailkatzea da: a) Oinarrizko industriak: lehenengo eraldaketa egiten duten industriak. Garrantzitsuenak: - Siderurgia (argazkian). - Industria kimiko astunak. b) Ondasun ekipoen industriak: makineria, untzigintza... c) Kontsumorako industriak: ehungintza eta larru- industriak, elikagai industriak, papergintza...


INDUSTRIAREN ARRISKUAK: KUTSADURA

Dibujo_5.JPG
Industria, giza eta gizarte-arazo askoren iturri izateaz gain (lan-gatazkak, aberastasunen banaketa desberdina…), ingurune-arazo ugariren sortzaile ere bada. Nagusiak: • Ibai eta itsasoetara botatzen diren hondakinak. • Keak airea kutsatu egiten du. • Euri azidoa eta berotegi efektua. • Kutsadura erradiaktiboa.


MUNDUKO INDUSTRIALDE NAGUSIAK

Dibujo_6.JPG
Munduko lehen industriagunea Ingalaterran sortu zen. Pixkanaka, industria beste inguru batzuetara ere hedatu zen. Gaur egun, industriagune aurreratuenak eta produkzio handiena duten herrialdeak hauek dira: • Europako mendebaldea • Estatu Batuak • Japonia • Txina • SESB ohiko estatuak, batez ere Errusia